Ezagutu Gasteizen bizi diren hegaztiak BIZANen





2022ko abenduaren 29an

argitaratua

Apo-hontzak, zozoak, txolarreak eta beste hegazti espezie asko bizi dira Florida parkean, hiriaren erdigunean. Are gehiago, 20 espezie ezberdin baino gehiago egon daitezkeela uste da. Ezagutzen  dituzu hegazti espezie hauek?

Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako hitzaldi honetan, gure hirian bizi diren espezie ohikoenak ezagutuko ditugu eta Gasteizko hegazti habiagileen atlas berriari buruz hitz egingo dugu. Proiektua 2022an hasi eta 2024an amaituko da, lurralde honetarako hegazti habiagileen atlas berri bat argitaratzearekin batera.

Hitzaldien datak:

  • Araneko BIZAN, urtarrilak17, 10:15
  • Arriagako BIZAN, urtarrilak 17, 18:00
  • Herrandarren BIZAN, urtarrilak 25, 11:45
  • Koroatzeko BIZAN, otsailak 6, 18:00
  • Pilarreko BIZAN, otsailak 23, 11:30
  • Zaramagako BIZAN, otsailak 28, 18:00
  • Sansomendiko BIZAN, martxoak 7, 16:00
  • Judimendiko BIZAN, martxoak 7, 11:45

Adin guztientzako hitzaldiak dira. Izena eman behar da BIZANgo zentroetan.

Lotutako informazioa




Informazio hau partekatu





- Te recomendamos -