2024ko martxoaren 5ean

argitaratua

Urtarrilaren 30ean, Garapenerako Lankidetzaren Udal Zerbitzuak publikoki partekatu zuen Europa Jauregian Gasteizko Udalaren eta Zentzuz sarearen artean 2020tik 2023ra bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren arloan izandako hitzarmenei buruz egindako ebaluazioa.

Ebaluazioaren helburu nagusia orain arte egindako ekintzek hirian duten eragina baloratzea izan da, kontuan hartuz, besteak beste, lortutako publikoa, herritarren kontsumo-ohituren aldaketak eta Gasteizko Udalaren kontratazio eta erosketa publiko arduratsuan izandako eragina.

NAIDER aholkularitza-enpresak, azterketa egiteaz arduratzen denak, hainbat arlotako emaitzak aurkeztu zituen, hala nola erosketa publiko arduratsu eta jasangarria, tokiko merkataritza txikia sustatzea, eta bidezko merkataritzari eta kontsumo arduratsuari buruzko sentsibilizazio-ekintzak gure hirian.

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren aldeko hirien sarearen parte da, eta, Zentzuz sarearekin egindako hitzarmenaren bidez, hainbat ekimen biltzen ditu urtean zehar. Joan den urtarrilaren 12an sare horretako ordezkariekin izan zuen topaketa teknikoa. Parte-hartzaileek bidezko merkataritzari buruz esperientziak eta lan-jardunbide egokiak trukatu zituzten. Bilboko, Donostiako, Portugaleteko, Iruñeko eta Leongo udal-teknikariak bertaratu ziren, baita bidezko merkataritzarekin lotutako gizarte-erakundeetako ordezkariak ere, hala nola Adeco, Oxfam Intermon, Kidenda, Setem Hego Haizea, Medicus Mundi Araba eta Bide Bidean.

Leer más:   Exposición World Press Photo en Montehermoso: 120 imágenes del mejor fotoperiodismo

Leer más:   Este jueves, sigue en directo la conferencia 'Exploración del espacio profundo'

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak

Herritarren Postontziaren

bidez.

- Te recomendamos -
Artículo anteriorÁngel Ron desafiará la resolución judicial y anuncia evidencias ‘devastadoras’ que desacreditan ‘la posición del instructor’
Artículo siguienteEl tiempo para hoy en Vitoria-Gasteiz, 5 de marzo de 2024