Noticia publicada el

19 de abril de 2024

Alaveseko hurrengo partida ikustera joateko sarreren zozketa martxan ipini dugu. Parte hartu eta animatu Alaves bere hurrengo partidan!

ERAKUNDE ANTOLATZAILEA

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatu du zozketa hau.

PARTE-HARTZAILEEN BETEKIZUNAK

Zozketan parte hartzeko Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duen 14 eta 35 urte bitarteko gaztea izan beharko da. Adin-tarte hau beteta eta pasa gabe izan beharko da zozketa iragarri eta saria jasotzen den bitartean, edozein egunetan.

ZOZKETAREN DATAK

2024ko apirilaren 19tik, 22ko 23:59ra arte parte har daiteke, biak barne.

SARIAK

Lehiaketa honetan 2 sari ezartzen dira:

  1. 3 sarrera 2024ko apirilaren 27an Alavesek Mendizorrotzan jokatuko duen partidarako.
  2. 2 sarrera 2024ko apirilaren 27an Alavesek Mendizorrotzan jokatuko duen partidarako.

Saria eman gabe gera daiteke, baldin eta lehiaketaren oinarri hauekin bat datorren parte-hartzerik ez badago.

NOLA PARTE HARTU

  • Jarraitu @vggaztea profila
  • Sakatu “gustoko dut” @vggaztea-ko Instagram profilaren zozketaren argitalpenean.(Se abre en una ventana nueva)
  • Iruzkinetan aipatu norekin joango zaren saria suertatzen bazaizu. Nahi adina aldiz aipa dezakezu, betiere pertsona desberdinak badira.

Apirilaren 22ra arte (astelehena) parte hartu ahal izango da eta irabazleak apirilaren 23an (asteartea) iragarriko ditugu @vggaztea Instagram profilean.

Pertsona bat baino gehiago aipatuz gero, partaidetza gehiago lortuko dituzu zozketan.

LEHIAKETAREN PROZESUA ETA EMAITZA

Zozketa online tresna baten bidez egingo da (AppSorteos), Gazte Informaziorako Udal Bulegoan, apirilaren 23an, 13:00etan, eta zozketaren post-ean argitaratuko da emaitza. Saritutako lehenengo pertsonari 3 sarrera esleituko zaizkio eta 2.ari, berriz, 2. Emaitza zozketaren post-ean ipiniko dugu eta jarraian, haiekin harremanetan jarriko gara mezu zuzenaren bitartez sarrerak nola jaso ditzaketen esateko. Momentu horretan, irabazleak, profila berea dela eta adina betetzen duela ziurtatu beharko du.

Saria ezin izango da eskudiruarekin edo beste edozein sarirekin trukatu, eta ezin izango da aldatu. Ezarritako epean harremanetan jartzea lortzen ez bada edo oinarri hauetakoren bat betetzen ez bada, beste irabazle bat esleituko da.

Aurreko zozketan saridunak izan zirenak ezingo dute berriro parte hartu.

LEGE-OINARRIAK ONARTZEA

Zozketan parte hartzeak berekin dakar legezko baldintza hauek onartzea. Legezko oinarri guztiak edo batzuk onartzen ez badira, parte-hartzailea kanpoan geratuko da, eta, horren ondorioz, Gasteizko Gazte Informaziorako Udal Bulegoa libre geratuko da parte-hartzaile horrekin hartutako betebeharra betetzetik.

OHARRAK

Lehiaketari eta haren oinarriei buruzko edozein kontsulta egiteko, honako helbide elektroniko honetara jo dezakezu: infogaztea@vitoria-gasteiz.org

Parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar. Erakundeak ahalmena izango du oinarrietan aurreikusi gabeko edozein kontingentzia konpontzeko.

DBLO

Zure datuen tratamenduaren erakunde arduraduna Vitoria-Gasteizko Udala da (IFK: P0106800F; helbidea: Teodoro Dublang pintorea kalea, 25 C.P.01008, Vitoria-Gasteiz). Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean ezarritakoaren arabera, legezko oinarri hauek onartzen dituen parte-hartzaile bakoitzak baimena ematen du bere datu pertsonalak fitxategi batean sartzeko. Fitxategi horrek helburu izango du zozketa kudeatzea, emaitzak zabaltzea eta ezagutaraztea, eta saria emateko izapideak egitea.

Jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, garraiatzeko eta ahazteko eskubideak erabil ditzakezula, eta erabaki indibidual automatizatuen xede ez izateko, e-mail bat bidaliz dbo-dpd@vitoria-gasteiz.org helbidera, identifikazio-agiri baten kopia erantsiz.

Beste edozein administrazio-errekurtso edo ekintza judiziali kalterik egin gabe, parte-hartzaileak eskubidea izango du erreklamazio bat aurkezteko kontrol-agintaritza baten aurrean, bereziki ohiko bizilekua, lantokia edo ustezko arau-haustearen lekua duen estatu kidean, baldin eta bere datu pertsonalen tratamendua araudiarekin bat ez datorrela uste badu, bai eta bere eskubideen erabilera ordaindu ez badu ere. Horregatik, parte-hartzaileak adierazi du datu pertsonalak babesteari buruzko baldintzen berri eman zaiola, tratamendua onartuz.






Si quieres también puedes hacernos llegar tus comentarios.
Es necesario que te identifiques.



Leer más:   Participación del Programa Municipal de Educación de calle en FOCO 22

- Te recomendamos -
Artículo anteriorJornada: Programas 2024 de apoyo a la eficiencia energética y las energías renovables
Artículo siguienteEl tiempo para hoy en Vitoria-Gasteiz, 19 de abril de 2024